Txikijazzaren 7. edizioa 2 zedarrik markatu zuten: batetik, Txikijazz Big Bandaren lehen belaunaldiaren urteurrenak eta, bestetik, jaialdiaren hazkundeak, programazioari dagokionez, 3 eguneko iraupena izatetik 4koa izatera igaro baitzen, 12:00etatik 14:00etara arteko ordutegian.
Uztailaren 25etik 28ra (2019) garatu zen jaialdia eta, beste behin ere, Kutxa Kultur Fundazioa izan zen babesle ofiziala. Horrela bada, Kursaaleko terrazak okupatu zituen Txikijazzak hilaren 25ean eta 28an, eta Tabakalerako 4. solairuko Kutxa Kultur Plaza, berriz, 26an eta 27an. Beste erakunde batzuek ere –Sgae Fundazioa, Lacunza eta Gipuzkoako Foru Aldundia–, proiektuaren alde apustu egiten jarraitu zuten eta, horrela, lagungarri izan ziren jaialdiaren hazkunderako.
Jaialdiaren lehen egunean, uztailaren 25ean, Kursaaleko terrazak gainezka egon ziren. Dan Barrett Classic Jazz All Stars bandaren ardura izan zen inaugurazioa eta eman zuten kontzertua edizioko adierazgarrienetakoa izan zen. Taldeak jazzeko klasikoz osatutako errepertorioa eskaini zuen eta, pieza haien bidez, musikako hainbat elementuren berri eman zuten: konposizioa, musika-tresnen funtzionamendua, instrumentuen izenak, historia… Dibertigarriak eta atseginak, ikus-entzuleen interesa pizten jakin zuten eta lehen minututik irabazi zuten publikoa.
Musika entzuten zen bitartean, tailerrak mukuru zeuden: ilarak aurpegia margotzeko, txandak buruko zapien estanpaziorako eta frantsesezko eskulanetarako (Lacunzarekin), ilustrazio-tailerreko plazak beti beteta… Kursaalaren barruan, foyerrean, Trakamatrakak rocka jotzen zuen eltze kirtendunak kolpekatuz eta inbutu eta azenarioetatik putz eginez. Ikus-entzuleek esku-zartak jotzen zituzten irribarretsu. Giroa ezin hobea izan zen.
Bigarren egunean Kutxa Kultur Plazara lekualdatu zen Txikijazza. Jardunaldi bikaina izango zen zantzuak zeuden eta halaxe gertatu zen. “Gelak” ikasgeletan Larraitz Ugartemendiaren klakeko bi tailerrak beteta abiatu ziren. Dohainik, 16na plazarekin (5-8 urteko haurrentzat bata eta 9-12ko gaztetxoentzat, bestea), benetako luxua ziren. Bi saioak (taldeko bat) zoragarriak izan ziren eta parte-hartzaileek ikaragarri gozatu zuten zapaten tap-taparekin, swingaren erritmoan.
Kanpoan, plazan, Makala & Jimmy Bidaurreta (Descarga Libre) seikote formatuan etorri ziren, latin jazz, soul, funk eta saltsaz osatutako proposamen musikalarekin. Halako erritmoekin ez da harritzekoa publikoa dantzan jartzea. Kalean, eguraldiak ez zuen laguntzen, baina barruan, jaialdia borborka zegoen. Tailer finkoek (aurpegi-margoketak, hama beads, buruko zapien estanpazioa eta ilustrazio-tailerra) ez zuten atsedenik. Puntu batera iristean, solairura igotzea galarazi behar izan zen. Ez zen gehiagorentzat tokirik. Txikijazzean, izan ere, denetik zegoen: musika, tailerrak, dantza eta zer jana ere bai! Kontua da elikaduran heztea xede duen Kutxa Fundazioaren #GoodIzan kanpainak fruta eskaini zuela, kontsumitzeko prest. Handiek eta txikiek gozatu bat hartu zuten hozkada fresko haiekin.
Uztailaren 27a bezperakoa baino ere grisagoa eta euritsuagoa argitu zuen, baina Txikijazzari axola gutxi horrek: Kutxa Kultur Plazan gauzatuko baitzen. Hasteko, Nafarroatik zetorren Broken Brothers Brass Bandak New Orleanseko erritmoak ekarri zituen eta barre-algaraz eta dantzaz blaitu zuen eguerdia. Frutak ikus-entzuleak freskatzen zituen, tailerrek musika-unibertsoa erakusten zuten eta klake ikastaroak amaierara hurbiltzen ari ziren ongi atondutako koreografiekin. Dena bete zen berriro eta sarbideak itxi behar izan ziren. Jendearen parte-hartzeak kalkulu guztiak gainditu zituen.
Uztailaren 28an ateri zabaldu zuen eguna eta Txikijazz Big Bandak Kursaaleko terrazako agertokira igotzeko modua izan zuen, lasai eta errepertorioan zentraturik. Taldeak, 4 urte betetzen zituenez, bandan hasieratik eduki zituen musikariei agur esaten zien. Hori izan zen, beraz, lehen belaunaldiaren despedidako kontzertua. 45 musikari, ordubeteko emanaldia eta 1.500 ikus-entzule. Tailerrak gainezka, Trakamatraka toki guztiak beteta zituela eta eguzki distiratsua. Luxuzko amaiera jaialdiaren 4. egunean eta ikus-entzule kopuru bikaina –ia 5.000 pertsona– bildu zuen edizioarentzat. Espektatiba guztiak gainditu ziren. Dena prest 8. ediziora bidean abiatzeko.
Uztailak 25 – 28, 2019
UZTAILAK 25
Kontzertua
12:30 – 13:30
Dan Barrett Classic Jazz All Stars
Jarduerak
7 Urtetik Aurrera Edo Heldu Batek Lagunduta
12:00 – 14:00
Aurpegi Margoketa (adin guztientzat).
Hama beads tailerra.
Estanpazioa buruzapietan.
Ilustrazio tailerra.
Paperezko musikal instrumentu ebakigarriak.
Adinaren arabera, ebakigarri desberdinak eskuragarri izango dira.
12:30 – 14:00
Trakamatraka: birziklatzeko materialekin instrumentuak.
Egiteko tailerra eta kontzertua. 4 utetik aurrera. Familia osoarentzat.
12:00 – 14:00 (Lacunza Gunea)
Ma Petite Orchestre. Eskulanak frantsesez. 5 Urtetik aurrera edo heldu batek lagunduta.
UZTAILAK 26
Kontzertua
12:30 – 13:30
Makala & jimmy bidaurreta: Descarga libre sexteto
Jarduerak
7 urtetik aurrera edo heldu batek lagunduta.
12:00 – 14:00
Aurpegi margoketa (adin guztientzat).
Hama beads tailerra.
Estanpazioa buruzapietan.
Ilustrazio tailerra.
Paperezko musikal instrumentu ebakigarriak. Adinaren arabera, ebakigarri desberdinak eskuragarri izango dira.
12:00 – 14:00
Klake ikastaroa (2 egun). *Ikusi xehetasunak orri honetan.
UZTAILAK 27
Kontzertua
12:30 – 13:30
Broken Brothers Brass Band.
Jarduerak
7 urtetik aurrera edo heldu batek lagunduta
12:00 – 14:00
Aurpegi margoketa (adin guztientzat).
Hama beads tailerra.
Estanpazioa buruzapietan.
Ilustrazio tailerra.
Paperezko musikal instrumentu ebakigarriak. Adinaren arabera, ebakigarri desberdinak eskuragarri izango dira.
12:00 – 14:00
Klake ikastaroa (2 egun). *Ikusi xehetasunak orri honetan.
UZTAILAK 28
Kontzertua
12:30 – 13:30
Txikijazz Big Band.
Jarduerak
7 urtetik aurrera edo heldu batek lagunduta
12:00 – 14:00
Aurpegi margoketa (adin guztientzat).
Hama beads tailerra.
Estanpazioa buruzapietan.
Ilustrazio tailerra.
Paperezko musikal instrumentu ebakigarriak. Adinaren arabera, ebakigarri desberdinak eskuragarri izango dira.
12:30 – 14:00
Trakamatraka: birziklatzeko materialekin instrumentuak egiteko tailerra eta kontzertua. 4 urtetik aurrera. Familia osoarentzat.
12:00 – 14:00 (Lacunza Gunea)
Dobble. Tailerra eta jokua ingelesez. 5 urtetik aurrera edo heldu batek lagunduta.
*KLAKE IKASTAROA
Dantza honen lehenengo pausoak irakatsiko dira.
Claqué dantzatzeko zapatak badituzu, eraman itzazu. Bestela, bertan izango dira banatzeko.
- Irakaslea: Larraitz Ugartemendia.
- Noiz: bi eguneko ikastaroa (Uztailaren 26an eta 27an).
- Lekua: “Gelak”, Kutxa Kultur.
- Tabakalera, 4. solairua.
- Taldeak eta ordutegiak:
5 – 8 urte, 12:00 – 13:00
9 – 12 urte, 13:00 – 14:00
- Talde bakoitzeko lagun kopurua: 16.
- Izen-emateak: www.txikijazz.eus
Lekuak bete arte.