Zer egingo dugu?
3 is the magic number tailerrak triangelu magikoarekin familian jolasteko aukera eskainiko du. Modu kooperatiboan Sierpinskiren tetraedro bikain bat sortu eta geometriara hurbiltzeko bidea izango da, baita ondoren elkarri eragiteko ere.
Musikarekin hain lotuta dagoen egitura honen eraikuntza handiak, zuhaitzen itzalpean Chillida eskultorea bere urteurrenean omentzeko balioko digu.
Egitura
- zatia: 11:00-11:45. 25 familia (75-100 lagun), iriste- ordenaren arabera (leku- kopurua bete arte). Egitura eraikiko da.
- zatia: 11:45-12:30. 1. zatian eraikitako egitura ezberdinekin Sierpinskiren tetraedro erraldoi bat sortuko dugu.
- zatia: 12.30etatik aurrera. Sortutako egiturarekin gozatzeko unea, edukiera mugarik gabe.
Kontutan izatekoak
- Plaza mugatuak. 1. eta 2. zatietan 75-100 lagun. 3. zatian mugarik gabe.
- Aldez aurretik izena eman gabe. Museora sartzean, eskatu zure Maushaus tailerrerako sarbidea (edukiera mugatua, iritsiera-ordenean).
- Museora sartzeak ez du bermatzen tailerrean parte hartzea. Plaza mugatuak (25 familia, 75-100 lagun).