Eri Yamamoto (pianoa), Masa Kamaguchi (kontrabaxua), David Xirgu (bateria)
Eri Yamamoto hiru urte zituela hasi zen piano klasikoa jotzen, eta zortzi urte zituela konposatzen. 1995ean New Yorkera joan zen aurreneko aldiz. Bertan, Tommy Flanagan pianistaren emanaldi batek sorrarazi zion izugarrizko zirrararen ondoren, hiri horretan ezartzea eta bertan ikastea erabaki zuen. Bere musika, sakona, lirikoa eta iradokitzailea, beti dago sentsibilitatez blaitua.
Kontzertu honetan bi musikari handi lagun izango ditu: Masa Kamaguchi baxu japoniar handia, Berkleen prestatua eta ibilbide luzea bezain bikaina egina duena; eta David Xirgu, Espainiako Jazzaren panoraman diren bateria ospetsu eta gailenetako bat.