Zer da Txikijazz?

Familiek eta haurrek musikaz eta arteaz modu ludikoan gozatzeko eta horiekin ikasteko aukera eskaintzen du Txikijazzak

Txikijazz, Donostiako Jazzaldiak antolatua, familientzako espazio izateko sortu zen 2013an.

Familiek eta haurrek musikaz eta arteaz gozatzeko eta horiekin ikasteko aukera eskaintzea du helburu. 

Jaialdia haurrekin aisialdia pasatzeko beste era bat bilatzen duten gurasoengan dago pentsatua. Etorkizuneko publikoa musika-formazioan hezi nahi duten gurasoengana iritsi nahi du, musikak heziketarako eta gozamenerako eskaintzen dituen aukera amaigabeen jakitun.

Doakoa eta irekia da Txikijazza eta uztailean Donostiako Jazzaldiaren data beretan ospatuko da.

Informazio praktikoa

Sarrerak

Jarduera guztietarako sarrera librea izango da Chillida Lekuko jarduerak izan ezik (6€).

*Oharra: Plazak mugatuak dira iriste-ordenaren araberakoa.

Jarduerak

Euskaraz izango dira, eta beharrezkoa izanez gero, gaztelaniaz.

*Oharra: aretora sartzeak ez du bermatzen tailerrean parte hartzea.

Adina

Programatutako jarduerak 0-11 urte bitarteko haurrei eta familiei zuzenduta daude.

0-8 urte bitarteko haurrak, gutxienez, heldu batez lagunduta egon behar dira.

*Oharra: Jarduera bakoitzaren informazioan adina, edukiera eta funtzionamendua zehazten da. Edonola ere, datu hori orientagarria bakarrik da, ez murriztailea.

Gehiago

Txikijazzaren guneetan ostalaritza zerbitzua egongo da, Kutxa Fundazioan izan ezik.

*Oharra: Txikijazzeko jardueretan irudiak grabatu edota argazkiak atera ditzake hala antolakuntzak nola komunikabideek.

Gozatu Txikijazza!